Errealitate adostu

Errealitate adostua, oro har, talde edo gizartearen adostasunaren bidez ebatzitako errealitateari deritzo[1][2]. Hots, norberaren ikuspuntua edo banakako esperimentu enpirikoen ordez, kolektiboaren iritzia hartzen da aintzat.

Errealitatea definitzeko adostasun kolektiboaren beharra gizakiak ezagutzaren edo ontologiaren izaera ulertzen ez duelako edo eremu horietan adostasunik ez dagoelako sortzen da. Izan ere, askotan, zalantzazkoa da ustez egiazkoa dena, banakako subjektibotasunen arteko ezberdintasun handiak direla eta.[3][3] Hala ere, beste batzuekin adostasuna lortzen saia gaitezke benetakoa denari buruz. Adostasun hori gida pragmatiko gisa erabil dezakegu, baliozko errealitateren batera hurbiltzen delakoan, edo hautemandako alternatibak baino "praktikoagoa" delako, gizartean erabakiak hartzea posible egiten baitu. Beraz, errealitate adostua izango litzateke jendeak, kultura batek edo talde batek egiazkotzat jotzen duena, (edo haren jokabidea arautzen duena). Oro har, errealitate adostu hori bizipen kolektiboen interpretazio bateratuek osatzen dute, eta horiek azaltzen dituzten kontzeptu sortek. Hari beretik, interpretazio bateratu horiekin ados ez dagoenak errealitatearekiko harremana galdua duela esan ohi da, "beste mundu batean bizi dela".[4]

Batzuetan, haurrak "adostasunari dagokionez ezjakinak edo trebatu gabeak" direla esan izan da, haurraren ikuspegia pixkanaka bere gizartearekin bat etorriko delako itxaropenarekin, heldu eta haurtzaroa atzean utzi ahala.[3]

Historian zehar, horrek gizarte-arazoak ere sor ditzake, gizabanako guztiak errealitate bera adosten ez duten kasuetan.

  1. "Reality by Consensus": An Analysis of the Metapragmatic and Therapeutic Dimensions of Vampiric Live Action Role-playing. Reviews Indiana University, 1998.
  2. (Ingelesez) Splane, Lily. (2004-05). Quantum Consciousness: A Philosophy of the Self's Potential Through Quantum Cosmology. Anaphase II Publishing ISBN 978-0-945962-11-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  3. a b c George Lakoff. (1990). Women, fire, and dangerous things. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-46804-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  4. (Gaztelaniaz) Fuentes de libros. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy